Niri buruz
Estíbaliz Zufiaur naiz eta itzulpengintzan, interpretazioan eta itzulpen-proiektuen kudeaketan aritzen naiz. Txikitatik gustatu izan zaizkit hizkuntzak, eta beti argi izan dut haiekin zerikusia zuen zerbaitetan lan egin nahi nuela; beraz, hemen nago. Itzulpengintza eta Intepretazioan graduatua naiz Euskal Herriko Unibertsitatean. Itzulpen Instituzionaleko Masterra egin dut Alacanteko Unibertsitatean, itzulpen juridiko, ekonomiko eta instituzionalean espezializatzeko asmoz. Bestetik, Amplexorren itzulpen proiektuak kudeatzen ditut.
Hizkuntza-konbinazioak
Honako hizkuntzekin egiten dut lan:
Ingelesa, euskara eta alemanetik gaztelaniara.
Gaztelania eta ingelesetik euskarara.
Lan-esperientzia
Amplexorren itzulpen proiektuen kudeatzailea.
(2020/10-gaur egun)
Schindlerrentzako testu teknikoen itzulpen-proiektuak kudeatzea.
Finantza- eta lege-testuen itzulpen-proiektuak kudeatzea.
Lan-hizkuntzak: ingelesa eta alemana.
Gaztelaniazko testu teknikoak berrikustea.
Bekaduna itzulpen proiektuen kudeatzaile gisa Amplexorren.
(2019/06-2020/07)
Finantza- eta lege-testuen proiektuak kudeatzea.
Lan-hizkuntzak: ingelesa eta alemana.
Itzultzaile eta Interpreteen Espainiako Unibertsitate Elkarteko (AETI) UPV/EHUko batzordekidea.
(2018/11-2020/05)
Itzulpengintzari eta interpretazioari buruzko hitzaldiak eta ekitaldiak antolatzea Gasteizko Letren Fakultatean.
Elkartearen aurkezpena.
Proiektu laguntzailea DAAD German Academic Exchange Service enpresarekin.
(2018/04-2018/07)
Gasteizi buruzko proiektu bat sortzea eta diseinatzea, Europa, kultura-trukea eta mugikortasuna sustatzeko.
Proiektua Kieleko institutu aleman batean aurkeztea.
Ikasketak
Itzulpen Instituzionaleko Masterra, Alacanteko Unibertsitatea.
(2020-2021)
Itzulpen juridiko-ekonomikoa.
Nazioarteko erakundeentzako itzulpena.
Erasmus Kieleko Christian-Albrechts-Universität unibertsitatean, Alemanian.
(2017-2018)
Urtebeteko Erasmus egonaldia.
Irakasgaien artean, alemanetik gaztelaniarako itzulpena eta alemaniar hizkuntza eta kultura, besteak beste.
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua, Euskal Herriko Unibertsitatea.
(2016-2020)
Aipamena ingelesetik gaztelaniara interpretazioan.
Lan-hizkuntzak: gaztelania, ingelesa, alemana.
Ohorezko matrikula GRALean: "Itzultzailearen eta bere proiektu-kudeatzailearen arteko harremana".
Tresnak
OmegaT (erabilera eta sarbidea)
SDL Trados Studio (erabilera eta sarbidea)
Transit (erabilera)
MemoQ (erabilera)
XTM (erabilera)
Xbench (erabilera eta sarbidea)
Microsoft Office: Word, Excel, Powerpoint (erabilera eta sarbidea)